Iazko kurtsoan proiektuen ikasgaia ez zitzaidan iruditu ondo planteaturik zegoenik. Lehenengo lauhilekoan eremu izugarri handia antolatu behar izan genuen, programa ere ikasle bakoitzak berea proposatuz. Baldintza bakarra etxebizitzak izatea zen, etxebizitzak gehiago gainontzekoa baino gehiago garatu behar bait genuen. Baina hain azalera handian erabat galduta egon ginen, ez genuelako eskala dominatzen. Eta espazio publikoa garatu beharrean azalera nola bete egon ginen pentsatzen. Bigarren lauhilekoan aldiz ariketa askoz ere zehatzagoa izan zen eta gustora aritu nintzen lanean. Ingurua oso baldintzatua zen eta horrek nolabait erraztu egiten du proiektatze prozesua. Baldintzaren bat hartu eta horren aurrean jarrera jakin bat hartuta lana neurri batean berez irten daiteke. Baina iazko azken lan honetan ikaskideon artean antzeko joerak ikusi ziren.
Aldiz zailagoa iruditzen zait baldintza gutxiago dagoen toki batean proiektatzea. Askoz ere libreagoa da, baina ezerezetik sortu behar da eta ez legoke gaizki alderdi hau gehiago lantzea eta askatasun gehiago izatea, baina ezta ere iazko lehengo lauhilabetean bezala, azalera izugarria eman eta bertan nahi duguna egitea.
Beste alde bateatik, eraikuntza sistema ezberdinak menperatzea gustatuko litzaidake eta eraikinarentzat nahi dudan itsura lortzeko eraikuntza konponbide ezberdinak ezagutzea eta ez eraikinaren itsura eraikuntzaren emaitza izatea.
Bukatzeko, esan beharra daukat bai iaz eta baita bigarren mailan ere batez ere etxebizitzak egin genituela, familia bakarrekoak, bost etxebizitzako etxea eta etxebizitza blokeak. Aurten etxebizitza ez den zerbait egitea gustatuko litzaidake.
Arkitektura ikasten hasi nintzen urtean asateburuetan Donostitik etxera bueltatu eta noizean behin liburu berriren bat izaten nuen zain. Ordurarte gurasoek ez zidaten halako libururik oparitu; artea edota arkitekturari buruzkoak ziren oraingoan. Libruzka hauetako bati esker izan nuen lehengoz Land Art mugimenduaren berri. “Lan Art” zuen izena, Taschen argitaletxekoa. Azal eta kontrazaleko kolore urdin eta laranja biziak egiten zuen kontrastea gustatu zitzaidan eta portadan paisaia siku bat zuen. Liburuxka artikulotan zegoen banatuta. Bakoitzean artista bat eta bere obra azaltzen ziren labur eta ondoren artista horren lanaren argazkiak ageri ziren.
Natura agertzen zen argazkietan, natura zen artelanaren abiapuntua edota eszenatokia. Baina horretaz gain artistaren ekarpena ageri zen, tokiz kanpoko elementuak era berezian jarrita edota paisai horren aldaketa hutsa. Richard Long-en izena geratu zitzaidan memorian, eta irudi bat, A Line Made by Walking. Hori nuen gustokoen.
"A Line Made by Walkin" Richard Long
Handik urtebetera edo interneten zerbait bilatzen ari nintzela ”Mugimendua” lana ikusi nuen eta ez dut gogoan ea gorde soilik ala ordenagailuko pantaila gisa ala lanen baten erabili ote nuen. Eta urtebete beranduago proiektuetako teoria klase baten agertu zen irudi bera.
"Running"Richard Long
Azkenik 2010eko uztailaren 21ean Donostian hitzordua nuen eta ordua baino lehen heldu nintzen. Udako egun goibela zen eta itsasertzean hotz egiten zuen brisaren ondorioz. Koldo Mitxelenan erakusketak egoten zirela gogoratu nuen eta arin pasako zitzaidan bertan denbora. Artelanen argazkiak, bideoak, artisten aipuak eta dokumetu ugari zeuden, baina ez nituen lanak ulertu. Ez zegoen jende askorik barruan eta nahi haina toki nuen erakusketa ondo ikusteko, bestalde ez nintzen konzentratzen, geroko hitzordua bait nuen buruan eta ordulariari begiratzen nion etengabe.
Irailean klaseak hasi bezain laister irakasleek aginduta uztailean jadanik izana nintzen erakusketara berriz joan behako nuelako konturartu nintzen, azkenengo bisitan ez bait nuen arreta gehiegirik jarri. Astelehenean bertan zaiakera bat egin genuen baina erakusketa itxita egoten da asteko lehen egunean eta beraz asteartean itzuli behar izan genuen. Klaseko hainbat kidek egin genuen bat eta kasualitatez bigarren edo hirugarren mailako ikasleak irakasle eta guzti joanak ziren eta bisita gidatua zuten. Oraingoan beraz Land Art-a ulertzeko aukera paregabea nuen, baina jende gehiegi zegoen.
Land Art 60 eta 80ko hamarkaden artean Europa zein Amerikan artista batzuek sortutako arte mugimendua izan zen. Artista hauen lana naturako interbentsioetan oinarritzen da, baina beti ere ikuspuntu ekologistatik eta natura errespetatuz. Besteak beste Richard Long, Barry Flanagan, Jan Dibbets, Dennis Oppenheim, Robert Smithson eta Hamis Fulton dira. Baina erakusketa honetan beste artista batzuen lanak ere sartu dira: Ana Mendietak emakumearen gorputz eta identitatearen ikuspuntutik egindakoak, Chris Welsby zinemagilearenak, zinema beste ikuspuntu batetik landu zuena, eta ekologiaz arduratutako beste artista batzuenak, Agnes Denes eta Helen eta Newton Harrisonenak. Batzuek natura eraldatzen dute, beste batzuek paisaia aldatu gabe soilik beren arraztoa utzi nahi dute, besteren batzuen lanek beren bizitzako bizipenak islatuko dituzte zuzen zuzenean. Ikuspuntu ekologista, kulturala eta soziala biltzen dituen lanik ere bada.
Hala ere guztiek dute amankomunean naturaren trataera, paisaia jakin batean artea egitearena. Izan ere artearen merkatuarekin apurtu nahi izan zuten. Merkatu honek ateak itxita zituen beraietzat eta artea museotatik kanpo egon zitekeela demostratu zuten. Gehienek beren lana erakutsi eta dokumentatuta uzteko argazki eta marrazkiak egiten zituzten, beste batzuek pelikula eta bideoak grabatzen zituzten, adibidez Chris Welsby zinemagile britainiarrak.
Esan beharrik ere ez dago gerora egin diren Land Art-ari buruzko erakusketak, adibidez Koldo Mitxelenakoa, artista hauen lanarekin erabat kontrajartzen direla, artea erakusteko espazio itxietan egiten direlako eta azkenean artearen merkatuan sartzen dira. Honen harira, “Paisaia ideia gisa” erakusketan fisikoki dagoen artelan bakarra Richard Long-en “Bidea” da.
Richar Long-en lana ibiltze ekintzaren bidez definitzen da, zeharkatzen zuen paisaian aztarnaren bat utziz baina paisaian eraldaketarik egin gabe.Harriak, makilak, egurrak eta beste osagai batzuk erabiltzen zituen forma geometriko sinpleak eginez eta aurkezpenetarako argazkigintzara joz. Baina jada ez da artelan bat, naturan egon beharrean erakusketara eramatean sentsua guztiz galtzen baitu. Artelana paisaia eta artistaren interbentzioa dira, eta ez artistak jarritako elementu horiek antzeko posizioan erakusketa batean jarrita.