domingo, 26 de septiembre de 2010

kurtsorako asmoak

Iazko kurtsoan proiektuen ikasgaia ez zitzaidan iruditu ondo planteaturik zegoenik. Lehenengo lauhilekoan eremu izugarri handia antolatu behar izan genuen, programa ere ikasle bakoitzak berea proposatuz. Baldintza bakarra etxebizitzak izatea zen, etxebizitzak gehiago gainontzekoa baino gehiago garatu behar bait genuen. Baina hain azalera handian erabat galduta egon ginen, ez genuelako eskala dominatzen. Eta espazio publikoa garatu beharrean azalera nola bete egon ginen pentsatzen. Bigarren lauhilekoan aldiz ariketa askoz ere zehatzagoa izan zen eta gustora aritu nintzen lanean. Ingurua oso baldintzatua zen eta horrek nolabait erraztu egiten du proiektatze prozesua. Baldintzaren bat hartu eta horren aurrean jarrera jakin bat hartuta lana neurri batean berez irten daiteke. Baina iazko azken lan honetan ikaskideon artean antzeko joerak ikusi ziren.
Aldiz zailagoa iruditzen zait baldintza gutxiago dagoen toki batean proiektatzea. Askoz ere libreagoa da, baina ezerezetik sortu behar da eta ez legoke gaizki alderdi hau gehiago lantzea eta askatasun gehiago izatea, baina ezta ere iazko lehengo lauhilabetean bezala, azalera izugarria eman eta bertan nahi duguna egitea.
Beste alde bateatik, eraikuntza sistema ezberdinak menperatzea gustatuko litzaidake eta eraikinarentzat nahi dudan itsura lortzeko eraikuntza konponbide ezberdinak ezagutzea eta ez eraikinaren itsura eraikuntzaren emaitza izatea.
Bukatzeko, esan beharra daukat bai iaz eta baita bigarren mailan ere batez ere etxebizitzak egin genituela, familia bakarrekoak, bost etxebizitzako etxea eta etxebizitza blokeak. Aurten etxebizitza ez den zerbait egitea gustatuko litzaidake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario