Longhu-ko mendi sakratuan, Yangtsé ibaiaren hegoaldean horma bertikaletan eskegita 200 hilkutxa inguru daude.
Jiangxi probintzia Txinatarrean ere ordurarte ezezagunak ziren 10 hilkutxa eskegi aurkitu ziren 2001-ean. 2600 urte izan ditzaketela uste da.
Ohitura honen arrazoiak ez dira ziurtasun osoz ezagutzen baina ikerketan parte hartu zuen Liu Shizhong arkeologoaren arabera, ohitura honen arrazoietako bat hildakoak zerutik hurbilago jartzea litzateke. Hala ere arrazoi nagusia erabat funtzionala ere izan liteke, Txinako gune hauetan uholde eta hezetasun arazoak oso ohikoak baitira eta ere honetan gorpuak babestu egiten dira.
Baina nola eskegi zituzten honelako horma bertikaletan?
Longhu mendiko 200 hilkutxa hauek itsasontzi edo etxe zaharren itxura dute eta zurez eraikita daude.
Txinako toki askotaz aurki daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario